Aldaketaren helburua da ez arriskutsutzat sailka daitezkeen txakurrei aisialdirako eremu gehiago eskaintzea, "solte baina beti kontrolpean ibiltzeko, betiere beren jabeek edo zaintzaileek ematen dituzten ahozko aginduak betetzen badituzte".
Gainerako aisialdirako guneen (lorategiak eta parterreak izan ezik) ordutegia 16:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara izango da, urte osoan zehar. Eremu horiek honako hauek dira:
- Txurrukako kai berria.
- Gobela ibai ondoko pasealekua (Gobeloki, La Avanzada errepidetik Lexarretaraino) eta Makaleta etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino).
- Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino).
- Zugatzarte-Pinueta-Andrés Larrazabal.
- San Joseren parketa.
- Plentzia Hiriaren kalea.
- Artaza Hoteleko parkea.
- Darío Regoyos parkea.
- Arkotxa-Sarenebarri
- Marques del Real Socorro parkea.
- Euskal Herria, trenbidearen ondoan.
- Iturribarri.
- Arrigunagako ezkerreko zelaia.
- Aretxondo zelaia.
- Usategi 2 parkea.
- Kasune parkea.
- Lañomendi parkea.
- Gabriel Ramos Uranga parkea
- Paellen zelaia eta hilerria.
- Venancio parke berria (alde bat)
- Mesedeetako parkea-Pinueta (berdegunea).