UEFAren Emakumeen Txapeldunen Ligako kopa ikusgai egongo da domekan eta astelehenean Fadura kiroldegian

Iker Rincon Moreno 2024ko mai. 3a, 18:16

Hallean egongo da ikusgai.

UEFAren Emakumeen Txapeldunen Ligako (Women's Champions League) kopa Bizkaiko hamar udalerritan izango da finalaren aurretik, tartean, Getxon. Gurean, hilaren 5ean eta 6an egongo da eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, horren helburua da garaikurra herritarrei hurbiltzea, "hurbiletik ikusi eta argazkiak doan atera ahal izateko". Finala Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeen artean izango da.

Kopa Fadura kiroldegiko igerilekuen sarreran egongo da ikusgai, domekan, 08:00etatik 21:30era, eta astelehenean, 07:30etik 21:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun