Badatoz Getxoko Andra Mariko jaiak!

Iker Rincon Moreno 2024ko mai. 6a, 09:56

San Isidro Egunagaz batera, Getxoko Andra Mari auzoa festan murgiltzeko sasoia da. Hala, aurten, maiatzaren 9tik 15era arteko jaiak antolatu ditu bertoko jai-batzordeak. Aurretik, hilaren 4an, zapatuan, motorrak berotzeko parada egin zuten, kalejira eta umeen dantzaldi bategaz, Itxas Argiak antolatuta. Festak, baina, eguenean, hilaren 9an, hasiko dira ofizialki, iluntzeko 20:00etan jaurtiko duten txupinagaz batera.

Hortik aurrera, askotariko hamaika jarduera egongo da gozagai inguruan, ume zein helduentzako: kontzertuak, dokumentalen emanaldiak, herri-bazkaria, eskupilota erakustaldia, mus txapelketa, kalejirak, poteoa... Horiek guztiak, gune bi nagusitan egongo dira banatuta: Malakaten eta kiroldegiko aparkalekuan; hala ere, Bentan, Maidagan kalean eta Aixerrota inguruan ere gauzak egongo dira egiteke.

Egitaraua

Maiatzak 9, eguena
  • 17:30 Umeentzako diskofesta, aparkalekuan.
  • 19:00 October 7, Palestinari buruzko dokumentala eta Viktor Pozas EHUko ikerlariaren solasaldia, Bentan. 
  • 20:00 Txupinaren jaurtiketa, aparkalekuan; ondoren, kontzertuak: Moskova Muxarrak eta Lenago Il.
Maiatzak 10, barikua 
  • 17:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia, Malakaten, Geroako ikasleen eskutik.
  • 17:00 Eskupilota erakustaldia, kiroldegian.
  • 17:30 Parkean Olgetan ume eta helduentzako jolasak, Malakaten.
  • 17:30  Grafitiak eta DJ saioa, Maidagan kaleko horman.
  • 18:00 Mus txapelketa, Bentan.
  • 19:00 Txokolate-edana, Malakaten.
  • 19:30 Buruhandiak, Malakaten.
  • 20:00 Kalejira eta poteoa, Bentatik hasita.
  • 21:30 Suzko behia, Bentatik kiroldegira.
  • 21:30 Kontzertuak, aparkalekuan: Ugerda, Txapelpunk eta Sonic Trash.
Maiatzak 11, zapatua
  • 10:30 Arto-landaketa eta jolasak, Ibarbengoan.
  • 11:30 Umeentzako puzgarriak eta ludoteka, Malakaten.
  • 11:30 Umeentzako tailerrak, Malakaten.
  • 12:30 Fanfarria, Malakatetik aparkalekura.
  • 15:00 Palestinaren aldeko herri-bazkaria, aparkalekuan; tiketak salgai, auzoko tabernetan.
  • 18:00 Skate tailerra, Ortzadar plazan.
  • 18:30 Karropoteo musikatua, aparkalekutik Malakatera.
  • 18:30 Zumba Rosigaz, Malakaten.
  • 19:00 Umeentzako zinema, Bentan.
  • 20:00 Urtez Urte dantzaldiaren kalejira, Malakatetik frontoira. Ondoren, 21:00etan, dantzaldia, Itxas Argia dantza-taldearen 60. urteurrenean.
  • 21:00 Aurah Sin: Drag Party, Malakaten.
  • 21:30 Suzko behia, Bentatik.
  • 23:00 Kontzertuak, aparkalekuan: Bidean erromeria.
Maiatzak 12, domeka
  • 10:00 Herri azoka, kiroldegiko aparkalekuan.
  • 10:30 Jostailu-liburu truke azoka, kiroldegian. 
  • 11:00 Orientazio proba, Aixerrotan.
  • 12:30 Herri-kirolak, kiroldegian.
  • 12:30 Bertso-saioa, aparkalekuan. Jone Uria-Naroa Torralba, Peru Irastorza-Joanes Igeregi. Gai-jartzailea: Oihan Diaz.
  • 14:00 Folk kontzertua, aparkalekuan.
  • 17:00 Triki-kalejira, Malakatetik kiroldegira.
  • 17:30 Patinaje festibala, kiroldegian.
  • 18:00 Xaboi ponpa erraldoien tailerra, aparkalekuan.
Maiatzak 15, eguaztena
  • 17:00 Umeentzako magia ikuskizuna, Malakaten.
  • 18:30 Jaien amaierako txupina, Malakaten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun