Naroa Iturriozek irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa, Getxon

Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 12:53

Atzoko irudi bat. © BERTSOZALE

Martxan da Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Atzo, astelehenean, jokatu zuten lehenengo kanporaketa, Algortan, eta zazpi gaztetxok parte hartu zuten bertan. Puntu gehien batu zituena Naroa Iturrioz izan da.

Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia aritu zen, eta epaileak Miriam Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan ziren. Idazkaria Ander Elortegi izan zen.

Hauek izan ziren atzoko zazpi parte hartzaileak:

  • Maddi Aurtenetxe
  • Amaiur Betanzos
  • Eider Fernandez
  • Amaia Gallastegi
  • Naroa Iturrioz
  • Aimar Marcos
  • Naia Martin

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

  • Maiatzak 13, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan
  • Maiatzak 15, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da, Arrigorriagako eskolan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun