Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia aritu zen, eta epaileak Miriam Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan ziren. Idazkaria Ander Elortegi izan zen.
Hauek izan ziren atzoko zazpi parte hartzaileak:
- Maddi Aurtenetxe
- Amaiur Betanzos
- Eider Fernandez
- Amaia Gallastegi
- Naroa Iturrioz
- Aimar Marcos
- Naia Martin
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:
- Maiatzak 13, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan
- Maiatzak 15, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da, Arrigorriagako eskolan.