Aurtengo udaberriko bertso-bazkari klasikoko gonbidatuak punta-puntako bi bertsolari izango dira, etxean arituko den Jone Uria eta Sustrai Colina urruñarra. Bazkaria Getxoko Benta kultur elkartean egingo dute 14:30ean, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker.
Pasta-entsalada, sukalkia, pantxineta eta edaria, kafea barne, izango duen menu ederrak 15 euroko prezioa izango du.