Bihar abiatuko da Serifalaris diseinu grafikoaren jaialdia, Getxon

Erredakzioa 2024ko mai. 8a, 09:35

Serifalaris ekimeneko antolatzaileak. © SERIFALARIS

Maiatzaren 9an eta 10ean, sektoreko puntako profesionalek parte hartuko dute Serifalaris ekimenak Muxikebarri Antzokian programatutako berbaldietan. Inspirazioz beteriko egun bi horietan, sormena astinduko dute egitasmora hurbilduko direnek.

Serifalarisen komunitatea haziz doa. "600 partehartzaile baino gehiago bildu ziren aurreko edizioan", nabarmendu dute  Peio Atxalandabaso eta Marina Goñi –Freskue eta Estudio Marina Goñi estudiokoak– sortzaileek. Oraindino badago sarreraren bat webgunean. Bi egunetako packaren prezioa 85 eurokoa da eta 48 eurokoa egun solte bakoitzeko.

Egitaraua

Maiatzak 9, eguena
  • 09:30 Akreditazioak
  • 10:00 Brosmind
  • 11:00 Kafea eta pastak
  • 12:00 Sander Plug
  • 13:00 Annie Atkins
  • 14:00 Bazkalordua
  • 16:00 Fuego Camina Conmigo
  • 17:00 Iseo
  • 18:00 Paula de Álvaro
  • 19:00 Hizlari pepinoa
Maiatzak 10, barikua
  • 09:30 Akreditazioak
  • 10:00 Manuel moranta
  • 11:00 Kafea eta pastak
  • 12:00 Klasea
  • 13:00 Little Spain
  • 14:00 Bazkalordua
  • 16:00 Izaskun Chinchilla
  • 17:00 Women at work
  • 17:30 Hizlari pipermina
  • 19:00 Patrick Thomas
  • 22:00 Serifaparty
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun