Zahartze Aktiboko programaren Oroimen tailerra bisitatu du Oscar de Marcos jokalariak

Erredakzioa 2024ko mai. 9a, 13:19

Oscar de Marcos, tailerrean. © GETXOKO UDALA

Oscar de Marcos Athletic Clubeko jokalariak 60 urtetik gorako pertsonentzako Zahartze Aktiboko programaren barruan Getxoko Udalak eta Gurutze Gorriak sustatutako Memoria tailerra bisitatu zuen atzo, eguaztenean. Romo Kultur Etxean egiten den jarduera horretan, duela gutxi irakurri eta landu dute jokalariak idatzitako Togo liburua, aipatutako tailerreko kideei zenbait ale oparitu ondoren. Bisitan, De Marcosek liburuaren hainbat alderdi komentatu zituen tailerreko parte-hartzaileakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun