Hainbat jaialditan saritutako dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da hurrengoen partaidetzagaz: Itsaso Andueza Euskal Fondoko Sahara Koordinazio Unitateko ordezkaria, Ahmed Brahim Ettanji Marokoko Equipe Media informazio-blokeoa hausten saiatzen ari den hedabideko presidentea eta Nazha El Khalidi kazetari sahararra. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.
Bestalde, Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, datorren maiatzaren 26an izango dela eta, henna eta te dastaketarako tailerrak egingo dituzte Ereaga hondartzan, ATFAL elkartearen eskutik, eguraldiak laguntzen badu.