Datorren ekainaren 15ra arte aurkeztu ahal izango dira aurtengo Algortako San Inazio jaiak iragartzeko kartel proposamenak, tokiko jai-batzordeak iragarri duenez. Udalerriko hiru artistak aukeratuko dituzte finalista izango diren proposamenak, eta, ohi denez, herritarrek horietatik gogokoena bozkatzeko aukera izango dute, ekainaren 20an, 18:00etatik 20:00etara, Algortako San Nikolas plazako frontoian.
Irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta jaietako irudia izango da bere lana.
Oinarri guztiak:
Parte-hartzaileak
Edozeinek parte har dezake eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
Kartelen ezaugarriak
Kartelek 500x620mm neurria (ez-etzana) eduki beharko dute.
Gaia librea bada ere, ondoko goiburuak ipini beharko dira, derrigorrez:
- Algortako Saninazioak 2024
- Uztailak 27-31
- Jaietan ere euskaraz
Bestalde, ez da mezu edo irudi sexistarik, homofoborik, arrazistarik edo xenofoborik daukan kartelik onartuko; lan horiek lehiaketatik kanpo geratuko dira zuzenean.
Kartelean Algortako Jai Batzordearen eta Getxoko Udalaren logoak txertatu beharko dira.
Aurkezteko epea
Ekainaren 15era arte, ondoko helbide elektronikora bidalita: algortakojaibatzordea@gmail.com
Kartelak zelan aurkeztu
Kartelagaz batera, Word dokumentu bat bidaliko da, egilearen izen-abizenakaz, DNI zenbakiagaz, helbideagaz, telefono-zenbakiagaz eta helbide elektronikoagaz.
Herri-bozketa
Aurkeztutako kartel denen artean, herriko hiru artistek aukeratuko dituzte finalera iritsiko direnak. Azken horiek ekainaren 20an ikusgai egongo dira, 18:00etatik 20:00etara, Algortako San Nikolas plazako frontoian. Gogokoena bozkatzeko gerturatu ahal izango dira herritarrak.
Saria
Kartel-lehiaketaren irabazleak 300 euro jasoko ditu eta jaietako irudia (liburuxketan, karteletan...) izango da bere lana. Zehaztasunak irabazleari jakinaraziko zaizkio.