Kartelak entregatzerakoan, horren atzeko aldean ezizenen bat jarriko da, eta beragaz batera, ezizen bera idatzita izango duen gutun-azala, barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa dituela. Eskatutako neurrietan eginiko ala inprimatutako kartelaz gain, euskarri
informatikoa ere aurkeztu beharko da, kartela eskuz egin dutenak izan ezik. Argibide gehiago eskatzeko portuzaharra.kartelak@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.
Ohi bezala, gaia Portu Zaharreko jaiak izango da, baina egileek askatasun osoa dute irudiak, motiboak, bitxikeriak eta abarrak aukeratzeko orduan; baita kartela osatzeko teknikari dagokionez ere. Afixan, “Portu Zaharreko Jaiak 2024 - Abuztuak 9-12" testua derrigorrez agertu beharrekoa da. Epaimahaia jai batzordeko kideek eta bertoko artistek eta adituek osatuko dute, eta proposamen guztien artean sei kartel aukeratuko dituzte, herritarrek gogokoena bozka dezaten. Sari banaketa ekainaren 6an izango da, Etxetxun, 21:00etan.