Ibilbideak doakoak dira eta, herritar orori, ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta daude. Ibilbideak hurrengoak izango dira:
- Portu Zaharra: maiatzaren 14an, 18:30ean. Irteera San Nikolas eta Basagoiti kaleen arteko gunetik.
- Andra Mari-Getxo bizikletaz: maiatzaren 16an, 17:00etan. Irteera frontoitik.
- Neguri: maiatzaren 22an, 18:30ean. Irteera Karmen eleizatik.
- Algortako Satistegi-Alango: maiatzaren 28an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
- Areeta: maiatzaren 30ean, 18:30ean. Irteera Bizkaia Zubia plazatik
- Algortako Satistegi-Usategi: ekainaren 4an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
- Fadura-Hezeguneak: ekainaren 6an, 17:00etan. Irteera Fadura kiroldegitik.
- Portu Zaharra: ekainak 11an, 18:30ean. Irteera San Nikolas plazatik.
- Andra Mari: ekainaren 13an, 18:30ean. Irteera eleizatik.
- Punta Begoña: ekainaren 18an, 18:00etan. Irteera Galerietako atetik.
- Romo: ekainaren 20an, 18:30ean. Irteera Ibaiondotik.
Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta izen-emateak: getxo.toponimia@gmail.com eta 627 899 320 telefono zenbakian.