200 ikasle inguru batu dira gaur eguerdian Algortan Palestinaren aldeko manifestazioan. Horretan, nazioarteko komunitateak Israelen aurrean "planto" egin behar dela aldarrikatu dute, eta Israelen erasoei aurre egiteko herriok dugun "arma nagusiena" elkartasuna dela azpimarratu dute.
Era berean, historikoki prozesu sozialetan ikasleriak izan duen garrantzia azpimarratu dute, eta oraingo honetan ere "eraldaketarako motore izatea" ezinbestekotzat jo dute.