Maiatzaren 15etik 31ra eman ahal izango da izena Andres Isasi Musika Eskolan

Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 10:53

© GETXOKO UDALA

Bihar, eguaztenean, zabalduko dute Andres Isasi Musika Eskolan izena emateko epea ikasle berrientzat, 2024-2025ko ikasturteari begira, Areetako eta Algortako egoitzetan. Lau urtetik gorakoek eskatu ahal izango dute lekua.

Matrikula maiatzaren 31ra arte egin ahal izango da online, www.getxo.eus/musikaeskola webgunearen bitartez. Eskaera egiteko, inprimaki bat bete behar da eta matrikulak@getxo.eus helbidera bidali.

Eskaintza

Musika-tresna eskaintza zabala du Andres Isasi Musika Eskolak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, oboea, klarinetea, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, perkusioa, saxofoia, pianoa, gitarra, txistua, akordeoia, alboka, panderoa eta trikitia. Musika klasikoaz gain, herri-musika eta jazza ere ikas daitezke, eta Musikoterapia ere eskaintzen da.

Eskaintza instrumental guztia eskolako taldeen presentzia nabarmenak osatzen du: orkestrak, abesbatzak, taldeak, konboak, fanfarriak eta hainbat ganbera-musika talde dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun