Askotarikoak egon dira gozagai egunotan Getxon, eta adin guztienentzako hamaika jarduera egoteaz gainera, hainbat aldarrikapen ere egon dira mahai-gainean auzo horretan. Ildo horretan, jai-batzordeko kideek auzora ekarri gura izan dituzte gizarteak dituen borrokak: “Ez al du kulturak bilatzen gauzak aldatzea? Gure lurrak suntsitu nahi dituen HAPOa inoiz baino presenteago izan dugu, Otxantegi hustu egin baitute hirigintza basatiari eta espekulazioari bide emateko. Errepresioa eta indarraren legea baino ezagutzen ez duten horiei, krisi klimatikoaren inguruan aritzen diren baina neurririk jartzen ez duten horiei, pertsonak zaindu beharrean merkatua zaintzen duten horiei, ez ahaztu: lur barik, arnasik ez!”.
Era berean, Israelek Gazako Zerrendan burutzen ari den genozidioa ere presente egon da uneoro, eta Palestinaren aldeko aldarriak behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dira. “Esan bezala, jai bai, baina aldarri ere bai. Israel salatu nahi dugu, baita Euskal Herritik zuzenean ematen diren konplizitateak”.
Argazkiak HIRUKA eta Andra Mariko jai-batzordearenak dira.