Palestinarren Nakba gogoratu dute Algortan

Iker Rincon Moreno 2024ko mai. 15a, 13:16

76 urte bete dira gaur Israelgo Estatua sortu eta milaka palestinar erbesteratu behar izan zirenetik. 1948ko hartan, Britania Handiak Palestinaren lurraldearen zati bat eskaini zien sionistei, eta, besteak beste, bertan bizi ziren 700.000 palestinar inguru kanporatu zituzten; ordutik, urtero, palestinarrek maiatzaren 15ean gogoratzen dute Nakba eguna, exodo hori salatzeko. Orain, joan den urriaren 7ko Hamasen erasoaren ondoren, Israelek eraso bortitzak egiten ari da Gazan, eta bertan bizitzen ari den genozidioa ere salatu dute gaur Algortan, Gernika-Palestina herri-ekimenaren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun