Bizikleta-martxaren bidez, eskoletara ailegatzeko bidegorrien egoera "traketsa eta eskasa" salatu eta mugikortasun jasangarria bultzatzea izan dute helburu. Horretarako, egoeraren berri eman diote Udalari, "egoerari irtenbide bat eman diezaion".
Ume guztiak aritu ziren bizikletan, Romo ikastetxeko neska-mutilak izan ezik; izan ere, tokiko irakasleek azaldu dutenez, ikasleetako batzuk ez zuten bizikletarik eta, hala, denak oinez ibilbidea egitea erabaki zuten.