Bestalde, eta Ibilaldiaren aurreko ekintzen artean, datorren astelehenean, maiatzak 20, 18:00etan, elkarrizketa bat izango da, Getxo Antirrazista programaren eskutik, Villamonteko kultur etxean. Izenburua Euskara, inklusiorako tresna al da? izango da, Rozio Luzes, Egizu euskara elkarteko kidearen; Boubacar Diof, Mbolo manteroen kolektiboko kidearen, eta Kilimar proiektuko Celeste Agueroren partaidetzagaz.
Azkenik, maiatzaren 26an, Ibilaldia jaiaren egitarauaren barruan, Ipuin kontaketa familiarra izango da San Nikolas ikastolan, 13:00etatik aurrera.