Probarako izen-ematea hemen egin daiteke. Bertan, “0 txanoa” izeneko atal bat dago, proban parte hartu ezin duten pertsona guztiek ekimenagaz kolaboratu ahal izan dezaten.
Getxok Bizkaiko igeri zeharkaldi zaharrena formatu berriztatu batean egingo du berriro ere: Arriluze Txallenge. Swim Camp Getxok antolatuta, ekainaren 29an ekingo diote berriro ere Bizkaiko ur irekien proba nagusiari. Abrako Zeharkaldi klasikoa, jatorriz Getxoko kostaldean ospatu zena 1934an lehen aldiz, formatu berrituagaz eta % 100eko elkartasun arimagaz itzuli da. Zeharkaldi solidarioa izango da, eta bildutako diru guztia zuzenean bideratuko da Leukodistrofien aurkako Europako Elkartera. Halaber, gaixotasun hori duen lagun bat da probaren antolatzaile eta parte-hartzailetako bat.
Probarako izen-ematea hemen egin daiteke. Bertan, “0 txanoa” izeneko atal bat dago, proban parte hartu ezin duten pertsona guztiek ekimenagaz kolaboratu ahal izan dezaten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!