Udal-arduradunek azaldu dutenez, "punta-puntako" belar artifiziala jartzeaz gain, Fadurako erabilera anitzeko zelaian ureztatze-kanoiak, errugbiko zutoinak eta beisbolera jokatzeko behar den egokitzapena instalatuko dira. Halaber, Bolue 1 eta 2ko zelaietan ere ureztatzeko kanoi berriak instalatuko dira eta Bolue 3an daudenak berritu egingo dira. Era berean, obretako hilabete horietan, Bolueko zelaietako aldagelak handituko dira. Bolue 1 eta 2ko zelaiei dagokienez, 4 aldagela berri, botika-kutxarako gune bat eta komunak berrituko dira; Bolue 3an, berriz, lehendik dauden aldagelak handituko dira.
Obraren kostuaren zati bat (550.000 euro) Udalak finantzatuko du Gobernu Irekiaren eta Modernizazioaren Arloak sustatzen dituen Aurrekontu Parte-hartzaileen testuinguruan. "Zehazki, eta iaz herritarrek egindako bozketaren emaitza moduan, zenbateko hori erabiliko da Bolue 1 eta 2ko aldagelak eraberritzeko eta Bolue 1eko zelaiko belar artifiziala berritzeko", azaldu dute iturriek.