Merkatuan parte hartzeko eskabidea pertsona fisiko eta juridikoek aurkeztu ahal izango dute, baldin eta Euskal Herriko tokiko merkatuetan merkaturatu ohi diren produktuen nekazaritza- edo elikagaigintza-jarduera bat egiten dutela egiaztatzen badute.
Arduradunek azaldu dute ezinbesteko baldintza izango dela erakusten edota saltzen diren artikulu guztien ekoizpena propioa izatea: "Ez da onartuko prozedura industrialez fabrikatutako gaiak eta produktuak berriro saltzea".
Iaz bezala, azokak 60 saltoki eta 2 txosna izango ditu, "nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko produktuetarako soilik", eta 10:00etatik 14:30era egongo da zabalik.
Abesbatzen kontzertua
Ohi bezala, Biotz-Alai abesbatzak amaiera emango dio San Lorentzo jaiari, 20:00etan, Muxikebarrin egingo duen kontzertuaren bitartez. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak daborduko jaso daitezke Muxikebarri eta Romo Kultur Etxean.