Topaketa honek bultzatuko du jendea elkarreraginean jartzea eta dendetara joatean aurkitzen diren sentsazio ohikoenetako batzuk ezagutzea, hala nola dastatzea, eskuez sentitzea edo saltokiaren soinuak entzutea. Aurten, berrikuntza gisa, haurrentzako tailerrak izango dira bariku arrastian eta zapatu osoan. Gainera, txikienek lasaitasunez gozatzeko gune bat prestatuko dute, helduek beste esperientzia batzuez gozatzen duten bitartean. Azkenik, opariak eta ustekabekoak banatuko dituzte ere erakusketara joango direnen artean, "eskertzeko bai bisitaldia, bai bertako merkataritzari emandako laguntza", azaldu dute antolatzaileek.
“Bizkaiko Saltokiak Bost Zentzumenekin” ekimena zabalik egongo da barikuan, 17:00etatik 20:30era; eta zapatuan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Parte hartzen duten saltokien zerrenda osoa hemen kontsulta daiteke: http://www.comercio5sentidos.eus