Getxoko gazteek arrazakeria salatzeko eta hausnarketa bultzarazteko memeak sortu dituzte

Erredakzioa 2024ko mai. 24a, 12:07

© ZURRUMURRURIK EZ GETXO

Udalak sustatutako Zurrumurruen aurkako sareko gazteen taldeak meme batzuk sortu ditu, zurrumurruen eta arrazakeriaren aurkako ikuspegiari heltzeko helburuagaz. Egitasmoaren xedea izan da hausnarketara bultzatzea eta sare sozialetan ikuspegi hori zabaltzea, umorean oinarritutako irudien bidez. Memeak Getxo Antirrazistaren Facebook eta Instagram sareetan daude ikusgai.

Jarduera hori zurrumurruen aurkako taldearen barruko lanaren parte da, eta horretan parte hartu gura duten udalerriko gazte guztientzat irekita dago. Interesatuak gizarte sareen bidez jar daitezke harremanetan edo antirumores@getxo.eus helbidera idatzi.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun