Programazioa ekainaren 3an, astelehenean hasiko da txorrotetarako atomizagailuen banaketagaz. Ur-kontsumoa murrizten laguntzeko gailuak banatuko dituzte Areetako Geltokia plazan, 12:00etatik 13:00etara. Arratsaldean, jarduera bi izango dira 18:00etatik 20:00etara: bata, material birziklatutik abiatuta collage artistiko bat sortzea izango da, eta bestea, hondakinen bolumena murriztu ahal izateko etxean konpostatzea egiten irakasteko tailerra Algortako Telletxe plazan.
Hurrengo egunean, ekainak 4, 12:00etatik 13:00etara, txorrotetarako atomizagailuak banatuko dituzte berriro, baina Algortako Telletxe plazan. Ostean, 18:00etatik 20:00etara, etxetik kanpo osasuntsu jateko hainbat errezeta prestatzeko tailerra egingo dute, elikadura osasungarria eta jasangarria izatea buruzko aholkuakaz, arestian aipatutako tokian bertan.
Ekaianren 5eko programazioan, birziklatutako materialetatik abiatuta, gitarra bat egiteko tailerra egingo dute, Algortako San Nikolas plazan, 18:00etatik 20:00etara, eta ordu berean, baina Areetako Xake plazan, ontzi-garbigailu naturala sortzeko tailerra egongo da.
Hurrengo egunean, ekaineran 6an, Areetako Xake plazan,12:00etatik 13:00etara, erabilitako olioa birziklatzeko inbutuak banatuko dituzte. Arratsaldean,18:00etatik 20:00etara, haurrentzako xaboi tailerra eta furgobaratza duen lorezaintza tailerra izango dira Algortan, landareak landatzeari eta zaintzeari buruzko aholkuak emateko.
Ekainaren 7an, barikuan, olio erabilia birziklatzeko inbutuak ere banatuko ditutze berriro, baina Algortako Telletxe plazan, eta arratsaldean, 18:00etatik 19:00etara, Pirata Garrapata munduko klima aldaketari buruzko kale antzerkia antzeztuko da Areetako Xake plazan.
Zapatuan, ekainaren 8an, hegaztiei eraztunak jarriko dizkiete, 08:30etik 11:30era, Bolueko Hezeguneko Ponpa-Etxean; martxa nordiko bat egingo dute kostaldetik, 10:00etan; ibilaldi bat herriko zuhaitzak ezagutzeko, 11:00etan; belaontzi handian nabigatzeko jarduera bat egingo da dokumental baten proiekzioagaz eta itsasoaren garbiketagaz, 11:00etatik 14:00etara, eta ibilbide geologiko bat Galeatik Azkorrira, 18:00etatik aurrera.
Azkenik, domekan, ekainak 9, hondartzak garbitzeko jardunaldia egingo dute, 11:00etatik 13:00etara. Halaber, txanda bi egongo dira itsasontziz irteera bat egiteko, 11:30ean eta 12:30ean, gure itsasoa nola zaindu jakiteko, Imanol Lopez Diazen eskutik; ekoipuinak, 12:00etan, Algortako Telletxe plazan, eta hiri-baratzeen sorkuntzari buruzko tailerra Ingurumen Gelan, ordutegi bitan, 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.
Horretaz guztiaz gain, Balkoiak eta Leihoak Apaintzeko VIII. Lehiaketa ere antolatuko dute. Uztailaren 8ra ate egongo da zabalik izena emateko epea eta bi sari ezarri dituzte, 300 eta 150 eurokoak, lorezaintzako produktuakaz trukatzeko Getxoko saltokietan.
Udal-iturriek azpimarratu dute jarduera guztiak dohainik izango direla eta batzuetan parte hartu ahal izateko izena eman beharko dela, telefonoz, 605 749 064 zenbakira deituta, edo e-postaz, getxoasteberdea@gmail.com helbidera idatziz; hautatutako jarduera, izen-abizenak eta eskuko telefonoa zehaztu beharko da horietan. Euria egiten badu, jarduerak lekualdatuko dituztela ere iragarri dute. Jarduera-programari eta inskripzioei buruzko informazio gehiago: www.getxo.eus/asteberdea.