Maiatzaren 30ean, eguenean, azpiegiturak muntatuko dira, eta, beraz, Udaltzaingoak aparkalekua mugatuko du Portu Zaharreko aparkalekuko hainbat lekutan. Aparkaleku txikian ez da inolako murrizketarik egongo. Hilaren 31n, barikuan, muntaketa dela eta, gune bat mugatuko da, zeinetan ezin izango den aparkatu.
Ekitaldia egiten den bitartean, barikuan, hilak 31, 18:30etik 00:00etara, ezin izango da ibilgailurik sartu La Ola jatetxetik. Ordu horretatik aurrera, zirkulaziorako irekiko da eta, zapatuan, 12:00ak arte aparkatu ahal izango dute. Ordu horretan hustu egin beharko dute, 13:00etan hasiko baita jaialdia.
Zapatuan, ekainak 1, 13:00etatik 00:00etara ezin izango da ibilgailurik sartu La Ola jatetxetik. Ordu horretatik aurrera, zirkulaziorako irekiko da eta aparkaleku txikian aparkatu ahal izango dute.
Portu Zaharreko bizilagunak, aldiz, bertara sartu ahal izango dira, aldez aurretik baimena eskatuta Udaltzaingoari edo Udalari.