Eskolako udako oporraldietan, udalerriko hainbat klubek Getxo Kirolak-egaz batera sustatutako ekimen honen helburu bikoitza dela adierazi dute udal-iturriek: batetik, kirola eta aisialdi osasungarria sustatzea du helburu, baina, bestetik, Getxoko familiei lana eta denbora librea uztartzea erraztuko duten alternatibak ere eskaini gura dizkie.
Interesatuek jardueren informazio zehatza Getxo Kirolak-en webgunean kontsulta dezakete lotura honen bitartez.