Gernika-Lumoko eta Zarautzeko turismo bulegoakaz batera, Getxokoa izan zen ziurtagiria jasotzen lehenetarikoa. ICTE-Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen du Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria. Izan ere, 2005era arte, Espainiako Estatuan hiru bulegok baino ez zuten ziurtagiri hori: Zaragoza, Vielha-Lleida eta Cartagena-Murcia.
Ereagako bulegoan daborduko udako ordutegia abiatu dute eta 2024ko irailaren 30era arte egongo da indarrean. Honako tarte hauetan egongo arreta-zerbitzua: astelehenetik domekara, 09:30etik 14:30era, eta 16:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakia 944 910 800 da eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus.
Halaber, horregaz batera, Bizkaia Zubiko turismo informaziorako gunea egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era egongo da zabalik, astelehenetik domekara.