Getxoko zentrala Andra Mari Ikastolan eta Bizkerre taldean hasi zen jokatzen eta 15 urtegaz iritsi zen Lezamara. Bigarren talde zuri-gorritik igaro eta AEBetako futbol unibertsitarioan etapa labur bat egin ondoren, 2015eko martxoaren 1ean egin zuen debuta lehen taldeagaz, Juanlu Fuentesegaz. Azken partida 2022ko maiatzaren 15ean jokatu zuen, Lezaman, Sevillaren aurka. 2023ko martxoan ebakuntza-gelatik igarotzera behartu zuen hernia diskal batek seko geldiarazi zuen Muruetaren ibilbide profesionala.