Bidezabaleko arrapala mekanikoak berrituko ditu Getxoko Udalak

Erredakzioa 2024ko eka. 5a, 13:07

Bidezabal inguruko arrapala-mekaniko bat. © GETXOKO UDALA

Bidezabaleko 3. eta 4. arrapala mekaniko berriak erosi eta instalatzeko baldintza teknikoen plegua onartu du tokiko gobernu-batzarrak. Hala, gaur egun daudenak eta askotariko arazoak eman dituztenak berrituko ditu Udalak, horiek mantentzeko ardura zuen enpresari zehapen-espedientea ireki ostean iaz; 21.320 euroko zigorra ezarri zion kontratua gaizki gauzatzeagatik.

Arrapalak berritzeko lanak ez dira 2025eko lehen hiruhilekoa baino lehen hasiko, lizitaziora ateratzeaz gain, "horiek egin beharko dituztelako eta gobernu-taldeak (EAJeta PSE-EE) PP alderdiagaz 2024ko Getxoko Udal Aurrekontu Orokorraren onarpena errazteko lortutako akordioaren emaitza baitira", azaldu dute arduradunek.

Aipatutako agiri teknikoan jasotakoaren arabera, kontratuaren guztizko prezioa 462.220 eurokoa izango da (BEZa barne) eta kontratua esleitzeko, besteak beste, honako neurri hauek hartuko dira kontuan: ingurumena zaintzeko karbono-aztarna murrizten laguntzen dutenak, euria denean irristakorrak ez izatea eta bandalismoaren aurkako eskudelen gida, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun