Gurpil-tren hori gaur goizean desmuntatuko da, tailerrera konpontzera eramateko eta, konpondu ondoren, berriro muntatu eta proba egokiak egiteko. Getxoko Udalak jakinarazi du "ahalik eta lasterren" berrezarriko dela zerbitzua, parametro guztiak zuzenak direla egiaztatu ondoren.