Ekainaren 14an, barikua, Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazako balkoietatik bertso-saio mitikoaren edizio berri bat eskainiko dute Lujanbiok eta Lekuek. Aurtengoa 26.aldia izango da; izan ere, duela 25 urte aritu ziren kantuan lehen aldiz Egaña eta Lizaso San Nikolas plazako balkoietatik. Bertso-saioa 21:30ean hasiko da eta ALBE antolatzaileak dei egin die herritar guztiei saio paregabe horretaz gozatzera joateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!