Zahartze aktiboan sakontzeko askotariko jarduerak egingo dituzte udan Getxon

Erredakzioa 2024ko eka. 6a, 10:19

60 urtetik gorako pertsonek udan ere udalerriaz gozatzera, egoera fisiko eta emozional onari eustera eta gura ez den bakardadea prebenitze aldera gizarte-harremanen sarea zabaltzera laguntzeko, beste urte batez, Getxoko Udalak tailer eta gizarte eta kirol jarduera ugariren egitaraua antolatu du. Eskaintza Getxo Lagunkoia +60 Zahartze Aktiboko programaren barruan sartzen da.  

-Romo Kultur Etxean izango diren doako tailerrak hurrengoak izango dira: Café en compañía, astelehenetan, 10:30etik 12:30era; Retos para la mente, astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara; Irakurketa erraza, eguenetan, 17:00etatik 18:00etara; eta Smartphone, martitze eta eguaztenetan, 17:00etatik 18:00etara. 60 urtetik gorako interesatuek izena eman beharko dute ekainaren 10etik 17ra RKEko hirugarren solairuko +60 Dinamizazio Zerbitzuan edo 944 660 022 telefono zerbitzuan.

Bestalde, Zineadin zinema zikloak Historias de una indecisa filma proiektatuko du ekainaren 27an, eta 3 bodas de más uztailaren 18an, biak 18:30ean hasita. Udako eskaintzan gidatutako bisitak ere izango dira, eskariaren arabera antolatuta.

Kanpoaldeko jarduerak

Laugarren urtez jarraian, Gimnasia kostaldean izeneko jarduerak ere itzuliko dira, ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean, 10:00etatik 11:00etara, astelehen eta eguaztenetan, Txurruka parkean; martitzen eta eguenetan, Ereagako parkean, eta barikuetan, La Bola parkean. Gainera, aquagym jarduera bat izango da Ereagako hondartzan, martitzen eta eguenetan, 11:15etik 12:00etara. Azkenik, ordu berean, baina zapatuetan, kalistenia saioak izango dira, eta yoga saioak domeketan.

Jarduera horiek doakoak izango dira eta ez da izenik eman behar. Informazio gehiago: 688 824 111 eta ines@equiposwt.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun