Gazte Drama taldeak Lo que callan los patios antzezlana aurkeztuko du hilaren 20an, arrastiko 19:00etan, Romo Kultur Etxean. Proiektua 11 eta 17 urte bitarteko 15 gaztek garatu dute azken hilabeteetan, Algortako Gaztelekuan. Hala, bullyingaren inguruan sentsibilizatzeko helburuagaz, clown teknikak, pantomima eta gorputz-adierazpena erabiliko dituzte. Ikuskizunaren dinamizatzailea Sonya Castro izan da, arte eszenikoetan eta gorputz adierazpenean aditua. Sarrera doakoa izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!