Fadurako barruko igerilekuei dagokienez, honako ordutegia izango dute barikutik aurrera: astelehenetik barikura, 16:30etik 19:30era, eta aste-akabu eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era. Abuztuaren 29tik irailaren 8ra, biak barne, igerileku hauek publikoarentzat itxita egongo dira urteroko mantentze-lanak direla eta.
Halaber, jendearentzako arretari dagokionez, Getxo Kirolakek gogorarazi du bulegoek goizeko ordutegian, 08:15etik 14:15era, baino ez dutela emango arreta ekainaren 17tik abuztuaren 31ra bitartean. Gobelako kiroldegia uda osoan egongo da irekita, mantentze-lanek igerilekuari bakarrik eragingo baititote.
Aldiz, Andra Mari kiroldegiaren kasuan, ekainaren 15etik irailaren 15era arte, udako ordutegia hauxe izango da: 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara eta domeka arrastietan 17:30etik 21:00etara.