2024/06/14 - 2024/06/29 21:30

Irteerak eta txangoak

Getxophotoko bisita gidatuak euskaraz

Getxophotoko bisita gidatuak euskaraz
Ereaga hondartza, Getxo

Hiru motatako bisitak daude:

GAUEKOAK
Ilunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen. 

DOMEKA HONDARTZATIK
23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen.

ZAPATU ERDIGUNETIK
29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun