Areetako hondartzak 190 metroko lerroa du igerian egiteko, eta bertan, Ereagan bezala, buiak jarri dituzte 50 metrotik 50 metrora, bainularien segurtasuna eta ikuspena indartzeko helburuaz. Era berean, hondartzaren inguruan informazio-panelak jarri dituzte eta bertan zenbait gomendio daude jasota itsasoan igeri egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak masterclass bat antolatu du ekainaren 16rako, domeka, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Doako prestakuntza hau zuzenduko zaie 16 urtetik gorako pertsonei eta igeriketako hastapen- edo tarteko maila dutenei, eta honako hauen inguruko gaiak irakatsiko zaizkie: segurtasuna, baldintza meteorologiakoen ezagutza eta itsasoan igeri egiteko entrenamenduen prestakuntza teorikoa eta praktikoa. Interesdunek izena eman dezakete Igeribideak.