Getxoko Udalak bi ildo nagusitan banatu ditu laguntza hauek. Batetik, 37.800 euro bideratuko ditu profesionalen eta enpresen berrikuntza bultzatzeko, hain zuzen ere, negozio-ildo berriak, produktu edo zerbitzu berriak, merkaturatzeko eta eraldaketa digitala abiarazteko. Bestetik, turismoaren sektoreko profesionalei eta enpresentzako 57.750 euro bideratuko dituzte, turismo-jarduera bermatuak abian jartzen laguntzeko.
Helburua da enpresek zerbitzu, jarduera eta produktu berritzaileak, erregularrak eta kalitatezkoak garatzea eta abian jartzea, baldin eta horien merkaturatzeak Getxoko turismo-enpresa guztiei mesede egiten badie
Iñigo Urkitza Turismo zinegotziak eta Juanma Gonzalez Getxolaneko zinegotziak adierazi dutenez, "azken urteotan Getxoko Udala ahalegin handia egiten ari da ekonomia sustatzeko, eta ahalegin hori udalerriko enpresak profesionalizatzeko jardueretan gauzatu da, enpresa-sarea indartzeko helburuaz. Prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu, baita hainbat proiektu eta programa espezifikotan parte hartzea ere. Helburu hori lortzeko lagungarria da, batetik, enpresa-berrikuntza sustatzea, eta, bestetik, turismo-jardueren eskaintza bermatua egotea laguntzea".
Astelehenean, ekainak 24, informazio-saio bi egingo dituzte Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta) lagun horien inguruko zalantzak argitzeko: 13:30ean, lehenengo ildoan interesa duten enpresentzat, eta 14:30ean, bigarren. ildoaren ingurukoa.