Obra 2025eko abenduan bukatzea aurreikusten da eta plaza berriak 2026tik aurrera egotea erabilgarri. Obraren zati bat finantzatzeko, diru-laguntza bat eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari, Europar Batasuneko Next Generation funtsen kontura (ebazteke dago). Behin betiko proiektu xehatua 2024ko uztailerako amaituta egotea espero da, eta, ondoren, hurrengo urratsak emango dira Haurreskolen Partzuergoaren eskakizun guztiak betetzeko beharrezko egokitzapen-obra lizitatzeko.
Mihaela Jilavu Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, “2024-2027 Legegintzaldi Planean jasotako ekimena da, eta aldi horretan gure udalerriarentzat ilusioz beteriko 10 proiektuen barruan dago. Getxok, 2010az geroztik, Algortako Egunsentia haur-eskola du, bertan gutxienez 84 plaza eskaintzen dituela. Bigarren zentro honi esker, guztira 118 plaza eskaini ahal izango ditugu, gutxienez, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat”.
Obraren kostua, guztira, 900.000 euro ingurukoa izango da, eta 612.000 euro finantzatu ahal izango dira, gehienez, Next Generation funtsen kargura.
Zentro berria, Algortakoa bezala, Getxoko Udalak mantendu eta zainduko du, baina Haurreskolak Partzuergoak kudeatuko du, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren bidez.