Gizon bat espetxeratu dute emakume bati lepokoak indarkeriaz lapurtzeagatik Algortan

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 21a, 10:20

Emakumeak osasun-laguntza behar izan zuen jasandako lesioengatik.

Joan den martitzenean, ekainaren 18an, 29 urteko gizon batek emakume bati eraso egin zion Algortako bide publikoan: lepoan zituen kateetatik tiratu eta horiek lapurtu zizkion. Hala, gizona espetxeratu dute epailearen aginduz, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Emakumeak osasun-laguntza behar izan zuen jasandako lesioengatik.

Pasa den martitzeneko arrastiko 20:00ak aldera, Ertzaintzak jakin zuen zenbait pertsonak gizon bat atxiki zutela Algortan, lapurreta bat egin zuelakoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizona bortizki hurbildu zen kalean zegoen adineko emakume batengana, eta, tiraldi gogor batez, lepoan zeramatzan bi kateak kendu zizkion. Egindako indarraren ondorioz, emakumea lurrera erori zen. Gertakaria ikusi zuten hainbat pertsona lapurraren atzetik atera ziren, eta ihes egitea eragotzi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun