Judo Club Getxoko emakumeak Estatuko maila gorenera igo dira Ligako Bigarren Mailako titulua eurena egin ostean. Aste-akabu honetan izan da Liga Nazionaleko azken jardunaldia, eta lehenengo lotu dira getxoztarrak, fase guztiak gaindituta eta finala irabazita.
Txapelketan, Judo Club Getxo Hiroshima Sport, JC Getafe eta JC Sotillo talde madrildarren aurretik geratu zen.
Taldea honako hauek osatu zuten: Mónica Villanueva (-52 kg), Aitana Martín eta Nahia Arregui (-57), María Martín eta Irati Borda (-63), Olatz Etxebarria eta Naiara Villasante (-70) eta Eunate Etxebarria eta Lore Austing (+70).