Enarak atzealde beltza, bular zuria, eztarria eta kopeta gorriak eta isats nabarmen luzea ditu. Enara azpizuria apur bat txikiagoa da, bizkarraldean isatsaren gainetikoa zuria du eta gainerakoa iluna da, eta eztarrian ez du gorririk. Sorbeltz arrunta da hiruetatik handiena, beltz osoa eta eztarria zuriagaz.
Aipatutako espezieen habia ikusten duten pertsonek hurrengo helbideetara jakinarazi ahal izango dute: ingurumena@getxo.eus edo boluenatura@gmail.com. Horren berri kalearen izena eta eraikinaren zenbakia jarrita eman daiteke. Datu horiek ondoren teknikariek egiaztatuko dituzte, eta emaitza horiekaz GIS geruza bat sortuko da (datu geografikoen bildumak) aurten eta datozen urteotan lortutakoakaz.
“Iaz herritarren aldetik jasotako erantzun onaren ondoren, beste dei bat egiten dugu interes handia duelako hiri-ingurunera eta gizakien presentziara egokitzeko gai izan diren edo izaten ari diren espezieen lekutzea ezagutzeak”, nabarmendu du Iñigo Urkitza Ingurumen Unitateko zinegotziak.