Doinua: bazkalosteko kafea.
Begira metal hotzak babesten
duen berba gatz gabea,
begira gure gainetik armen
indarra duen legea.
Biak gogorrak, biak gotorrak,
denontzako galbidea.
Hala ere jende ahaldun sentikor
batek argi du xedea:
erdal naufrago den kartelean
salbamendu orri berdea.
“Inposaketaz ari zaizkigu”
entzungo dugu lantzean,
baina helburuak betetzen dira
prozesuak behartzean;
badatorkigu udaberria,
negua lotu da atzean.
Alferrik daude BILDU,EAJ,
ATHLETIC aho ertzean,
alferrik daude tribu horiek
euskaraz bizi ezean.
Erdal naufrago habilen horri
itsaso beltzean narraz,
taula puskari estu helduta
ia ezin egin arnas;
euskalduntzeko sokari eutsiz
harro hadi egun zein gabaz.
Erdu gurekin bidea egiten,
erdu ez egon ikaraz,
hitz egin eta jolas dezagun
Euskal Herrian euskaraz.