Saibi mendira igotzea izango da Bizilagunak ekimenaren helburua datorren uztailaren 7an, “kulturak elkartzeko eta guneak sortzeko, baita bizikidetza hobetu, partaidetza sustatu, diskriminazioa prebenitu eta aniztasuna bultzatzeko ere”, Mihaela Jilavu Kulturartekotasun eta Immigrazio Zerbitzuko zinegotziak adierazi duenez.
Jarduera Bizilagunak proiektuaren barrukoa da, Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Egizu elkartearen arteko lanaren fruitua, pertsonen arteko, eta euskal kultura eta udalerrian dauden kultur anitzen arteko zubiak eraikitzeko.
Irteera 09:00etan izango da, Algortako metro irteerako autobus geltokitik eta 9:10ean Areetako Bizkaia Zubia plazako bus geltokitik; itzulera, aldiz, 17:00etan. Aurretik izena eman behar da lotura honetan.