Ia 1.300 pertsonek dute aukera Sarrikobaso promozioko babes ofizialeko 68 etxebizitzetako bat eskuratzeko

Erredakzioa 2024ko eka. 28a, 17:47

Etxebidek, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak, argitaratu du Algortako Sarrikobaso izeneko promozioko babes ofizialeko 68 etxebizitza (erregimen orokorra) errentamendu-erregimenean esleitzeko prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda. Guztira ia 1.300 pertsona dago onartutakoen zerrendan.

68 etxebizitzetatik hiru bi logelatakoak dira, 90 metro koadro inguruko azalera dute eta mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainerako 65 etxebizitzetatik, sei logela bakarrekoak dira eta 50 eta 55 metro koadro artekoak; 48 etxebizitza, bi logelakoak eta 55 eta 65 metro koadro artekoak, eta 11 hiru logelakoak eta 78 eta 88 metro koadro artekoak.

Aurreikuspenen arabera, eraikuntza-lanak uda honen amaieran amaituko dira, eta etxebizitzak 2025eko lehen hiruhilekoan entregatuko zaizkio Alokabide sozietateari, horiek kudea ditzan.

Onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda hemen kontsulta daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun