Bertso Jaialdi Mundiala

Bertso-saio berritzaileena uztailaren 10ean bueltatuko da

Ander Zarraga 2024ko uzt. 3a, 15:03

Aurtengo Bertso Jaialdi Mundialeko gonbidapenak internetetik eskuratu beharko dira. © ALBE

Aurtengo Bertso Jaialdi Mundialak ez du inor axolagabe utziko. Horretaz arduratuko dira 26. edizio honetan oholtza gainera igoko diren bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi, Paule Loizaga eta Sustrai Colina.

 Hurrengo uztailaren 10ean, eguaztena, 19:00etan, adimena umorea eta ezustekoak Muxikebarri antzokira bueltatuko dira Algorta Bertsolari Eskolak antolatuko duen Bertso Jaialdi Mundialera. Egun horretan, tradizioa hartu eta horregaz olgatuko dira bertsolariak, hori goitik behera eraberritu, hautsi eta berregiteko.

Aurtengo saioko lehen berritasuna sarreren partetik etorriko da, horiek doakoak izan arren, gonbidapenak bertsosarrerak.eus ataritik eskuratu beharko biaitira. Horrenbestez, ez da sarrerak lortzeko etxetik mugitu beharko.

Horrez gain, gurpil-aulkidun eta mugikortasun urriko pertsonentzako gonbidapenak lortzeko, zuzenenean jarri beharko da kontaktuan ALBEgaz, 605 704 385 telefono-zenbakira deituz edo albegetxo@gmail.com helbidera idatziz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun