Burgosen jaioa, Severinak 50 urte baino gehiago daramatza Getxon bizitzen. Lau seme eta alaba baten ama, zazpi biloba eta birbiloba bi ditu.
Ohi bezala, udal-agintariek Aixerrotaren oroigarria eta lore-sorta bat eman diote auzokideari.
Mendeurrena bete duen beste auzokide bat du Getxok: Severina Ortega Alcalde. Hori dela eta, Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz zinegotziak bisita egin diote gaur goizean, egun bizi den Jesusen Bihotzaren udal-egoitzan.
Burgosen jaioa, Severinak 50 urte baino gehiago daramatza Getxon bizitzen. Lau seme eta alaba baten ama, zazpi biloba eta birbiloba bi ditu.
Ohi bezala, udal-agintariek Aixerrotaren oroigarria eta lore-sorta bat eman diote auzokideari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!