Hainbat aparkaleku erreserbatuta egongo dira gaur eta bihar Portu Zaharrean, filmaketa batengatik

Erredakzioa 2024ko uzt. 8a, 14:20

Gracia Querejetak zuzendutako Olimpia telesaileko eszena batzuen filmaketa dela-eta, gaur eta bihar, uztailak 8 eta 9, Algortako Portu Zaharreko bi puntutan aparkalekuak erreserbatuta egongo dira.

Hala, ezin izango da aparkatu parking txikian, gaurtik, 18:00etatik, biharko 20:00ak arte. Bihar, martitzenean, gainera, Karitatea kaleko 14 zenbakian, aparkalekuko 40 metro lineal okupatuko dira oinezkoentzako eremu batean.

Udaltzaingoak aurrez aurreko zerbitzuak egingo ditu ekitaldian, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Olimpia droga-trafikoari buruzko telesaila da. Espainiako narkotrafikatzaile bati buruzko benetako istorio batean oinarritutako fikzioa da. Sei atal izango ditu eta hiru emakumek zuzenduko dute: Gracia Querejeta, Violeta Salama eta Claudia Pedraza. Aktore nagusia Zaira Romero da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun