“Ekimenaren helburuak dira erretzaile ez diren pertsonak babestea, batez ere adingabeak; zigarrokinak hondartzetan ohikoenak diren objektu kutsatzaileak izatea saihestea; aisialdirako gune horiez gozatzea osasunarekin eta ongizatearekin bateragarri eginez, eta ingurunearen erakargarritasun naturala handitzea. Horregatik, herritar guztiak sentsibilizatu nahi ditugu ekimen honen parte izateko, eta, horrela, guztion osasuna hobetu, batez ere adingabeena“, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Domekako ekintza nagusia izango da hondartzan ez erretzeko gonbita egitea eta, horretarako, informazio-stand bat jarri eta informazio-kartelak eta -materiala banatuko dira bi hondartzetan. Arrigunaga hondartzan, ordutegia 10:30etik 13:30era izango da, eta Ereagan 16:00etatik 19:00etara.