Euskal Herriko kirol selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, domekan, Algortan. Eurokopako finala dela-eta, "espainolismoak bere interes politikoen mesede eta euskaldunon kontrako oldarraldia" salatuko dute Algortako gazteek deitutako mobilizazio horren bitartez, 18:00etatik aurrera, San Nikolas plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!