Martinezek gonbidapena egin die paziente-elkarteei osasun-sistemari buruzko euskal itunean parte hartzeko, Ereagako hondartzan egindako ekitaldi nagusian. Adierazi du pertsona bakoitzak eskubidea duela arreta mediko onena, publikoa eta unibertsala jasotzeko. "Horregatik, osasunaren aldeko euskal itun handi bat planteatzen dugu, hainbat eragilerekin, eta, nola ez, pazienteen elkarteekin ere, etengabeko lan- eta lankidetza-esparru bat ezarriko duena".
Ildo horretan, Osasun Sailak inbertsio-ahalegin klinikoa eta ikertzailea sustatuko duela adierazi du, baita pazienteen elkarteak inplikatuko dituela ikerketan erabaki estrategikoak hartzen ere.